Konkurrentzia inperfektu

Ekonomian, konkurrentzia inperfektua edo lehia inperfektua konkurrentzia perfektuarekin kontrajartzen den merkatu egoera da, non eragile bakoitzak merkatuko prezioak eta kopuruak finka ditzakeen hartutako erabakien bitartez, konkurrentzia perfektuan ez bezala. Konkurrentzia inperfektuan biltzen dira monopolioa, monopsonioa, oligopolioa eta konkurrentzia monopolistikoa.

Lehia inperfektuko egoeran, merkatu horretan dauden enpresek, aginte nahikoa edukitzera iritsi daitezke beraien merkatuko prezioetan eragina izanik. Merkatuan aginte edo botere hori edukitzeak kontsumitzaileengan ondorio negatiboak eduki ditzake.

Hala ere, merkatu honetan lehiatzen diren enpresek ez dute kontsumitzailearengan ongizate galera bat sortzen. Kasu batzuetan, lehia inperfektua gertatzen da produktoreek prezioak jartzeko duten boterearen ondorioz, hau da, oligopolio eta monopolioetan gertatzen den moduan. Baina, beste kasu batzuetan, eskariak duen boterearen ondorioz ezartzen dira prezioak, kasu hau oligopolio eta monopolioetan gertatzen da. Lehia monopolista ere agertzen da, hau da, beraien fabrikazioan bereizten dira eta prezioak ere nahiko ezberdinak izaten dira. Hau produktuen homogeneotasunaren aurka doa. Publizitatea ere lehia inperfektuaren iturria da, produktore ezberdinen homogeneotasuna distortsionatzen eta prestigioa aldatzen duelako; kontsumitzaileek produktuengan duten ezagutza-mailaren ondorioz produktore onurak ateratzen dizkio.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy